Behin behinekoak jendaurrean daude, eta apirilaren 7tik 14ra bitarte alegazioak aurkezteko epea zabaldu da
Maiatzaren 25eko Europar Parlamenturako Hauteskundeak direla eta, Lezoko Udalak astelehenetik aurrera, apirilak 7, jendaurrean jarriko ditu Hautesle Zentsuko behin behineko zerrendak.
Zerrendak aztertu eta behar diren alegazioak aurkezteko aukera izango da apirilaren 14ra arte (egun hori barne). Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30ak bitarte.
Informazio gehiago 901 101900/943 327680 telefono zenbakian edo Interneten.
Arloa edo saila