Eguneko Zentroa kudeatzeaz arduratuko den empresa Biharko izango da. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:30etara egongo da irekita zentroa.
Zentruan 30 pertsonarentzako tokia dagoen arren, momentuz 15 pertsonarentzako jarriko da martxan.
Eskeintzan diren zerbitzuen artean honakoak ditugu
• Eguneko ostatu zerbitzuak
• Osasun zerbitzua
• Psikogeriatria arreta zerbitzua
• Gizarte arreta zerbitzua
• Oinarrizko arreta pertsonaleko zerbitzuak
• Zerbitzu psikosozialak
• Denbora libre eta normalizazio sozialerako zerbitzuak
• Informazio,arreta eta parte hartzeko zerbitzuak
• Zerbitzu hauez gain,podolojia zerbitzua ere eskeiniko da.
Garraio zerbitzuari dagokionez, Biharkok bere gain hartuko du pertsona erabiltzaile bakoitza aurrez finkatutako lekuetatik Eguneko Zentrora joan-etorriko bidaietan egunero eraman eta ekartzeko ardura. Garraio zerbitzua egingo duen enpresa LARRIALDIAK izango da.
Elikaduraren inguruko ardurak, ordea, SUTONDO enpresak eramango du eta menu guztiak erabiltzaile bakoitzari egokituta egongo dira.
Zentruko zuzendaritza Ainhoa Hernandezek eramango du eta familientzako erreferentzia Naroa Mayo gizarte langilea izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, behean atxikita dagoen dokumentuan aurki dezakezue.