Ludoteka azaroan irekiko da

Az, 2012-10-24 13:16

Interesdunak Kultura Sailean eman dezakete izena urriak 31ra arte.

Lezoko udal Ludoteka azaroaren 5ean zabalduko da berriz ere. Arratsaldeko 16:30etatik 19:30era egongo da irekita apirilera bitartean eta erabiltzaileek 50 euroko kuota ordaindu beharko dute. Printzipioz 45 umerentzako tokia egongo eta kopurua gaindituz gero zozketa bidez banatuko dira plazak.

 

 

Hurrengo ikasturterako aldaketak

Datorren ikasturtera begira ludotekaren funtzionamendua aldatu egin nahi da gurasoak izan daitezen ludotekaren kudeatzaileak. Hau horrela, udalak lokala utziko die erabiltzaileei eta gastuak bere gain hartuko ditu, zerbitzu gastuak ordea, ez ditu ordainduko.

Ludotekako ateak zabalik mantentzeko 11.000 euro jarriko ditu Udalak. Diru hori, martxan jarri gabe zeuden beste egitasmoetara zuzenduta zegoen arren, azkenean ludotekarako erabiliko da, zerbitzua ematen jarrraitu ahal izateko.

Arloa edo saila