Azaroaren 16, 17 eta 18an herri desberdinetako 40 artisau inguru bilduko dira Lezon I. MARINEL AZOKA ospatzeko.
Hiru egun hauetan artisauek Karlos Saldise plazara bertaratuko diren guztiei euren produktuak erakutsiko dizkiete. Gainera, egunero hainbat ekitaldi izango dira Lezoko kaleetan zehar: musikarien kalejirak (gaitak eta perkusioa), kale animazioak, gastronomia, azokako tailerren erakusketak, haur jolasak eta formatu handiko jolas tradizional-didaktikoak, besteak beste.
Horrez gain, larunbatean goiz eta arratsaldez, Dantzaleak taldearen dantzak izango dira ikusgai eta arratsaldean, berriz, Murixka dantza taldeko haurren kalejira.
Anayao elkarteak Lezoko Udalarekin batera antolatutako azoka honetan Donibaneko Albaola Itsas Kultur Erakundeak eta Itsas Gelak ere parte hartuko dute.
Itsasoarekin lotura.
Lezoko udalerriaren historia itsas jarduerarekin estuki lotuta egon da betidanik. Gaur egun imajinatzea kosta dakigukeen arren, hainbat ontzira leku, ontziola, arrantzarako itsasontzi eta itsas bizimoduarekin lotutako beste elementu ugari ziren Lezon, udalerriaren mendebaldean, Pasaiako portura zabaltzen den partean alegia.
Zalantzarik gabe, festa oso berezia izango da, herria marinel giroan murgilduko baita.
ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ LEZORA!!