Genero indarkeria jasan duten emakumeei zuzenduta asteazkenero egiten da, 17:30etatik 19:30etara Errenteriako Merkatuzar eraikinean
Gogorarazi nahi dizuegu genero indarkeria jasan duten emakumeentzat autolaguntza tailerra dagoela asteazkenero Errenteriako Merkatuzar eraikinean, 17:30etatik 19:30etara. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek elkarlanean antolaturiko tailerra da.
Tailer honetan emakumeek isiltasunetik ateratzeko gune segurua, erosoa eta konfidentziala aurkituko dute.
Bertan parte hartu nahi duten emakumeek ez dute lehenagotik izenik eman behar, eta Oarsoaldeko Udalek haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dute tailerrak irauten duen bitartean. Zerbitzu hori behar dutenek hiru egun lehenago telefonoz eskatu beharko dute:
- Errenterian, 943 449576