Arratsaldeko 19:00etan izango da gaur, Galtzaraborda kiroldegian
Errenteriako kiroldegiko gertakaria dela eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dute Mugimendu Feministek gaurko, astelehena hilak 1, antolatu duten manifestazioan.
Ostegunean, urtarrilak 28, Errenterian Galtzaraborda kiroldegiko emakumezkoen aldageletan kamera mugikor bat aurkitu zuten. Eta bestalde, urtarrilak 25ean, emakume batek eraso sexista jasan zuen Errenterian. Gertakari horiek direla-eta, Lezoko Udalak jendaurrean eta aho batez adierazi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko duela.