Lezoko Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearen esku jarri du gaiarekin erlazio duen dokumentazioa
Lezoko Udala “Gipuzkoako Oroimen Ekintzen Mapa” egitasmoa gauzatzeko laguntza emango du. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak jarri du abian Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.
Proiektu honen helburua Oroimen Historikoari lotuta dauden ekimen guztien mapa lortzea da, Lurralde Historikoan garatutako ekintzen ahalik eta mapari osatuena egitea. Gauzak horrela, Aranzadi Zientzia Elkartea argitalpenak, mozioak, omenaldiak, ikerketa lanak eta bestelako dokumentazio biltzeko ahaleginean ari da.
Lezoko Udalak begi onez hartu du egitasmoa, “udalaren interesekoa ere badelako artxibo hori ahalik eta osatuena egotea”. Udalak Aranzadi Elkarteari jarraian zehazten den dokumentazioa bidali dio: Lezon egin diren omenaldien argazkiak eta udalak argitaraturiko “Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak 1936-1945” liburua.