Abenduaren 22an, bost gaztek lotsarik gabe hitz egingo dute beren harremanen inguruan Gezala Auditoriumean.
“Lotsa Gabe” Vaiven Produkzioak taldearen lana da eta umorea eta pedagogia oinarritzat hartzen ditu antzezlanak. Jatorrizko testua Ana Pimentarena da eta zuzendaritza lanak, berriz, Dorleta Urretabizkaiak hartu ditu.
Inolako konplexurik gabe arituko dira Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena eta Erika Olaizola Gezalako oholtza gainean eta hainbat galdera aireratuko dituzte umorez eta lotsagabekeriaz.
Antzezlana ikusteko abenduaren 22ra arte itxaron beharko dugu. Esan bezala, Gezala Auditoriumean izango da gaueko 22:00etan. Sarrerek 5€ balio dute eta internet bidez eros daitezke lotura hau jarraituz.