Korri, Xalto eta Brinkoren emanaldia

Al, 2012-12-24 11:59

Hiru pailazoek diska berria aukeztuko dute abenduaren 28an.
Euskara tresna nagusi bezala hartuz, Lezoko pertsonaiak eta istorioak zabaltzeko asmoz hasi zen lanean hirukote lezoarra eta ordutik, Euskal Herriko hainbat txokotara iritsi dira.

Ipuingintza ere jorratu dute eta musika arloan bi lan argitaratu dituzte: “Kantari” eta “Dantzan”. Azken diska hau aurkeztuko dute hain zuzen Lezoko Bekorreta kiroldegian.  Abenduaren 28an izango da emanaldia arratsaldeko 18:00etan.

Sarrerak abenduaren 26tik aurrera egongo dira salgai kiroldegian bertan. Sarrera soilik 2€koa izango da eta diska ere nahi izanez gero, 5€ kostatuko da.


Irrikitan gaude hirukotearen lan berria entzun eta ikusteko ;)

Arloa edo saila