Bikote donostiarraren eskutik gospelaz gozatzeko aukera izango dugu abenduaren 29an.
The Upper Room Mikel San Josek eta Iñaki Miguelek osatzen dute. Ahotsa eta pianoa uztartuz, euskarazko eta ingelesezko gospel doinuak sortzen dituzte. Arrakasta handia izan dute bai Euskal Herrian eta bai Kantabria, Soria eta Leridako hainbat herritan ere.
Euskal Herrian dagoen Gospel talde bakarra da beraiena eta eskaintzen duten errepertorioa Gospeleko historian oinarritzen da, etorburutik gaur egungora eta baita beltz espiritualetara ere.
Gezala Auditoriumean arituko dira abenduaren 29an arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrerak internet bidez lor daitezke 5 eurotan webgune honetan.
Ez huts egin!