Eguraldi txarra tarteko zenbait ekitaldi Gurutze Santuaren plazatik Karlos Saldise plazara lekualdatuko dira
Zabarreren lehorreratzearekin hasiko dira Mendekosteak. Arratsaldeko 18:30ean abiatuko da kaiatik Zabarre pirata, eta hiru egunez lezoarrek eta inguruko herritarrek Udalak herriko eragileekin elkarlanean antolatutako ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute.
Eguraldi iragarpenak euria izango dela aurreratu duenez, Udalak hainbat ekitaldi lekuz aldatuko direla iragarri du, beti ere eguraldiaren arabera. Hauek dira aldatuko direnak:
Gaurko Afari Pirata Gurutze Santuaren plazatik Karlos Saldise plazara pasako da.
Larunbatean, berriz, Musika banden kontzertua eta Sagardo Festa Gurutze Santuaren plazatik Karlos Saldise plazara pasako da.
Bihar arratsaldeko 16:00etarako Euskal Herria plazan iragarrita dauden haur jolasak bertan behera geratuko dira eguraldi txarra balego.