Txalo Antzerkia konpainiak “Erreleboa” obra antzeztuko du maiatzaren 26an, igandean, 19:00etan Gezala Auditorium-ean
Antzerkiak Algezirasen soldaduskan dauden bi euskaldunen peripeziak ditu hizpide. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreen eskutik, Algezirasen soldaduska egiten ari diren bi lagunen istorioa kontatzen da soldaduskaren gaineko parodia honetan. Soldaduskaren absurdua abiapuntu hartuta, herriminaz, adiskidetasunaz eta beste zenbait baloreez jardungo dute bi protagonistek.
Iker Galartzak Ernesto Caballeroren jatorrizko Retén antzezlana itzuli eta egokituta osatu du 2005eko Azpeitiko XXIII. Antzerki topaketetan antzezlan onenaren saria jaso zuen lana.
Txartelak internet bidez edota Kultura Saileko bulegoan eros daitezke. Sarreren prezioa 5 €-koa da.