Goizeko 9:00etatik Ganadu Feria ikusteko aukera izango da Gurutze Santuaren Plazan
Amaitzear daude Santakrutzak 2013. Baina oraindik Baserritarren Eguneko ospakizuna geratzen da. Eta programazio oparoa izango da egun guztian zehar. Goizeko 9:00etan hasiko da, hain zuzen, Ganadu Feriarekin. Gurutze Santuaren plazan izango da ikusgai, eta 11:00etan sari-banaketa ekitaldia izango da. 12:00etan, berriz, goizeko idi dema saioa izango da probalekuan.
Arratsalderako bertso saioa nabarmendu behar da. Gurutze Santuaren plazan izango da 19:30ean laukote honekin Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Alaia Martin eta Sustrai Colina –azken honek Amets Arzallus ordezkatuko du–. Gaiak jartzen Amaia Agirre izango da.
Gaurko egitaraua hemen ikus dezakezu.