Azaroaren 15, 16 eta 17an ospatuko da eta Lezoko herria marinel giroan murgilduko da
Joan den urtean ospatu zen lehen aldiz Marinel Azoka Lezon, eta jendartean izan zuen arrakasta ikusita aurten bigarren aldiz egingo da azoka.
Lezoko udalerriaren historia itsas jarduerarekin estuki lotuta egon da betidanik. Gaur egun agian imajinatzea kosta dakiguke, baina hainbat ontzira leku, ontziola, arrantzarako itsasontzi eta itsas bizimoduarekin lotutako beste elementu ugari ziren Lezon, udalerriaren mendebaldean, Pasaiako portura zabaltzen den partean alegia.
Mendeetan zehar itsasoarekin izan duen harreman estua dela eta, gaur egun dena beste motatako itsas jarduerak mantenduz, bigarren urtez II. Marinel Azoka ospatuko da Lezon, azaroaren 15, 16 eta 17an hain zuzen ere.
Hiru egun hauetan herri desberdinetako 40 artisau inguru bilduko dira Karlos Saldise plazan, azokara bertaratuko diren guztiei euren produktuak erakutsiko dizkietenak. Honetaz gain, egunero gastronomiarekin, musikarien kalejirekin (gaitak eta perkusioa), kale animazioarekin, azokako tailerren erakusketekin, haur jolasekin edo-eta formatu handiko jolas tradizional-didaktikoekin gozatzeko aukera izango da.
Pasaiako Itsasgela Elkarteak ere -ondarearen zabalkunde lanean diharduen taldeak- parte hartuko du. Larunbatean, berriz, herriko talde hauen ekarpena izango da: Kantu Jira eta Musika Bandaren kontzertua Gezalan, Lezoko Dantzazaleon dantzak goiz eta arratsaldez herritik zehar eta Murixka Dantza Taldeko haurren kalejira arratsaldean.
Zalantzarik gabe, udalerrian festa oso berezi eta berria. Herria marinel giroan murgilduko da. Azpiko kartelean ikusgai duzue egitaraua.