Alkate Txikiek emango diote hasiera festari, larunbatean 19:00etan
Dena prest dago Santakrutzetako. Bihartik hasita, lezoarrek eta bisitari guztiek Jai Batzordeak antolatu duen egitarauaz gozatzeko aukera izango dute. Guztira, 58 ekitaldi izango dira sei egunetan eta bi asteburutan banatuta.
Alkate Txikiek emango diote hasiera festari. Aritz Rodriguez eta Irene Jauregi izango dira pregoia irakurri eta txupina botatzeko arduradunak udaletxeko balkoitik. Segidan, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak eta Munttar Lezoko Txistulari Elkarteak Tomas Garbizuren Lezoko herria ereserkia joko dute Gurutze Santuaren plazan. Ondoren, buruhandi eta erraldoien kalejira izango da.
Ekitaldian, urtero bezala, Murixkako dantzariak izango dira. Akats bat tarteko, egitarau ofizialean ez da agertzen Murixkakoen dantza saioa. Udalak, barkamena eskatu nahi dio dantza taldeari egindako hanka sartzeagatik, eta gogorarazi du Murixkak Jai Batzordean parte hartu duela.
Bigarren txupina gauerdian izango da. Ordurako, Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñeluren helduen danborradak bat eginda izango dira udaletxe aurrean. Hauek ere, danborrak lagun, Lezoko herria ereserkia joko dute.
Gainontzeko ekitaldiak hauek dira:
- 19:00. Gurutze Santuaren bezperak.
- 22:30. Berbena Bide Batez taldearekin Gurutze Santuaren plazan.
- 00:30. Berbenaren jarraipena.
- 01:30. Karaokea Ibaiondon.
- Ondoren, DJak Ibaiondon.
Igandean, Santakrutz eguna
Astelehenean, Baserritarren Eguna