Partida nagusian Olazabal-Mikel Goñi eta Olaizola I-Otxandorena ikusteko aukera izango da
Santakrutzetan esku pilotako partida profesionalak ikusteko aukera izango da. Hain zuzen, larunbatean jokatuko dira, 18:30etatik aurrera Bekoerrota kiroldegian.
Bi partida jokatuko dira, biak ala biak bikoteka. Lehenengo partidan, Taberna-Aranburu eta Jauregi-Mujika ariko dira aurrez aurre. Ondoren, partida nagusian, Olazabal-Mikel Goñi eta Olaizola I-Otxandorena izango dira elkarren aurka ariko direnak. Mikel Goñik atzelari bezala ikusteko aukera izango da.
Pilota jaialdia ikusteko sarrerak salgai daude Bekoerrota kiroldegian, 10 euroko prezioan.
Josetxo Etxandi
Igandean, berriz, Josetxo Etxandi oroitaldiko herri mailako finalak jokatuko dira. XXXIX. edizioko finalak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira Goiko plazan –eguraldi txarra egiten badu Bekoerrota kiroldegian jokatuko dira–.
Hiru final hauek jokatuko dira:
- Haurren mailan, Sistiaga-Perez vs. Garbizu-Perez.
- Gaztetxoen mailan, Susperregi-Iñarra vs. Garzia-Lobete.
- Helduen mailan, Taberna-Taberna vs. Mujika-Perurena.