Zazpi saio izango dira; guztiak asteazkenetan udal liburutegian 18:15etatik aurrera
Lezoko Udal liburutegian udazkeneko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte. Guztira zazpi saio izango dira: lehena, urriaren 8an, eta azkena, azaroaren 26an. Lau eta zazpi urte arteko neska-mutilei zuzendutakoak izango dira, eta guztiak arratsaldeko 18:15ean hasiko dira, udal liburutegian. Saio guztiak asteazkenetan izango dira.
Ipuin-kontaketa zikloa Mikel Susperregik estreinatuko du, Ipuin traketsak kontakizunarekin. Haren ondotik, beste sei kontalari entzuteko aukera izango da. Hauxe da Udazkeneko ipuin-kontalarien egutegia:
- Urriak 15, Pello Añorga: Zapatagorri
- Urriak 29, Eñaut Gorbea. Hala bazan edo ez bazan...
- Azaroak 5, Maite Franko. Brankatapun!
- Azaroak 12, Lur Korta. Aurorita beti polita
- Azaroak 19, Lupe Lekuona. Untxitxo txuria
-
Azaroak 26, Ines Bengoa. Munduko ipuinak