Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia ariko dira kantuan
Lezoko Udalak, Mañontzi Bertso Eskolak eta Lezoko Gazte Asanbladak antolatuta, bihar iluntzean, otsailak 7, bertso saioa izango da Gezala auditorioan. 22:30ean hasiko da, eta bertan Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia ariko dira kantuan.
Bertso saioa ikusteko sarrerak salgai daude Tiñelun eta Gure Txokon. Egunean bertan, aurrez bukatzen ez badira behintzat, leihatilan erosteko aukera izango da. Sarreren prezioa 8 € da.
Arloa edo saila