Trapujaleari ongietorria Lezoko Inauteriei hasiera emateko

Az, 2015-02-11 11:33

Lezo Herri Eskolako ikasleek harrera egingo dio lehenik, eta arratsalde-iluntze partean plazara jaitsiko da

Egun bat baino ez da geratzen Lezoko Inauterietarako, edo-eta Trapujaleren etorrerarako. Bi ongi-etorri izango ditu: lehena, Herri Eskolan, bertako ikasleek ongietorria emango baitiote 16:00etan.

Beranduxeago, 19:30etan, Martizkone baserritik jaitsiko da herriko plazara. Ez da bakarrik iritsiko, aldamenean izango baititu Alde Zaharreko Joaldunak eta TGLUMEko musika taldea.

Bertan, pregoia irakurri ondoren, Lezoko “Trapujale” oroigarri bereiziaren banaketa izango da Gurutze Santuaren plazan. Aurten, Maria Pilar Intxauspe izango da omendua Trapujale abestiarearen letraren egilea izateagatik.

Lezoko Udaletik deia egin zaie herritarrei egun horietan herriko eragileekin elkarlanean antolatu dituzten ekimenetan parte-hartzera.

Jarraian ikus daiteke Otsailaren 17rarte iraungo duen programazioa.
 

Arloa edo saila