Solasaldia liburutegian izango da 18:30etatik 20:00etara eta Ane Mayozek dinamizatuko du
Datorren asteazkenean euskarazko lehenengo literatura solasaldia egingo da Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.
Unai Elorriagaren Kartoizkoa da Londres liburua izango da protagonista mintzaldi honetan, eta Ane Mayozek egingo ditu dinamizatzaile lanak.
Hurrengo saioa martxoaren 31n izango da, Patrick Modianoren Dora Bruder liburuarekin.
Arloa edo saila