"Erdibana", Galarza eta Soroizekin

Al, 2015-06-08 09:43

Antzezlana Gezalan ikusteko aukera izango da igandean; sarrerak salgai daude

Iker Galarza eta Joxe Ramon Soroiz aktoreak Erdibana antzezlana eskainiko dute igandean, hilak 14, Gezala auditorioan.

Lezoko Udaleko Kultura sailak antolatutako emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Kultura departamentuan bertan eta estankoan. Igandean Gezalan jarriko dira salgai, 18:30etatik aurrera. Prezioa 8 €koa da.

Sinopsia
Urteetan sartutako ama bat enboliarekin, gripearekin eta hiltzeko oso gogo gutxirekin. Bi seme: zaharrena, 45 urtekoa eta gainbehera doan enpresa baten jabea. Bestea, bere zaintzaz arduratzen den 38 urtekoa. Amak aurrezki-libreta asko dauzka, baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute.

Gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan aterako dira pixkanaka komedia eder eta berezi honetan.

Arloa edo saila