Hamabost talde eta hiru adin tartetan banatuko dituzte
Hiru aste eskas falta dira Udalekuak 2015 egitasmoari hasiera emateko. Uztailaren 1ean izango da, eta arduradunek emandako datuen arabera, aurten 182 neska-mutilek parte hartuko dute.
Partehartzaileak hiru adin tartetan banatuko dira: txikiak (3-4-5 urte), ertainak (6-7 urte) eta handiak (8-9-10 urte). Adin tarte bakoitzean, berriz, bosna talde izango dira.
Taldeak osatuta daude dagoeneko. Lotura honetan ikus ditzakezue.
Programazioa
Begirale eta koordinatzaileak asteburu honetan bilduko dira programazioa zehazteko. Datorren astean emango dugu programazioaren berri.