Urtean zehar euskarazko lau literatur solasaldi egongo dira
Aurkeztu da 2016an egongo diren literatura solasaldien liburu-zerrenda. Euskarazkoak asteazkenetan izango dira, Ane Mayoz dinamizatzaile izango delarik. Gaztelerazkoak, berriz, asteartetan, eta Javier Minak egingo ditu gidari lanak. Biak ala biak udal liburutegian egingo dira, 18:30etatik 20:00etara
Andoni Egañaren “Pausoa noiz luzatu” liburuari buruzko solasaldiak emango dio hasiera 2016ko euskarazko literatur solasaldiei, otsailaren 17an. Apirilaren 20an, Uxue Alberdiren “Euli-giro”ren inguruan arituko dira solasaldiko partaideak. Urriaren 19an, berriz, Jon Alonsoren “Hiri hondakin solidoak” izango dute hizpide. Azkenik, abenduaren 14an Joseba Sarrionandiaren “Narrazioak” liburua izango da protagonista.
Gaztelerazkoetan berriz, Stefan Zweig-en “Carta de una desconocida” liburuari buruzko solasaldia izango da lehena; urtarrilaren 26an. Martxoak 22an, Michel Houellebecq-en “Sumisión” izango da protagonista. Maiatzak 31an, Emmanuel Carréreren “El adversario”ren inguruan arituko dira. Azkenik, azaroaren 22an solaskideek Sakiren “Alpiste para codornices” liburua izango dute solasgai.