Paddam bikoa, Edith Piaf oroituz

Or, 2016-03-11 11:25

Lesoinuren programazioaren baitan, bihar Gezalan izango dira

Lesoinu 2016 Aste Pedagogiko Musikalaren 30. edizioaren baitan, Gezala auditorioak Paddam bikoaren (ahotsa eta pianoa) kontzertua hartuko du bihar 19:00etatik aurrera.

Donostiako Paddam taldea Estefania S. Wulf abeslaria keta Iñaki Miguel piano-joleak osatzen dute. Bikoak Edith Piaf musikari frantsesaren errepertorioa bere egin, eta 40., 50., eta 60. hamarkadan murgiltzen da.

Baina ez dira Piafen errepertoriora mugatzen. Bikoaren emanaldian, besteak beste, garaiko beste zenbait klasikoren piezak entzuteko aukera izango da, besteak beste, Charles Aznavour, Gilbert Becaud, Alain Barriere edota Adamo.

Sarrerak salgai
Emanaldia ikusteko sarrerak salgai daude Kultura aretoan eta Interneten. Larunbatean bertan Gezalan erosteko aukera izango da ere –aurrez guztiak saldu ez badira–. Prezioa, 8 €.

Paddamek abeste zerrenda hau eskainiko du.


Arloa edo saila