Eguerdiko 12.00etan abiatuko da Aiton Bordatik
Bihar, ekainak 18, Kantujira egingo da herriko kaleetan. Egitasmoa, eguerdiko 12.00etan abiatuko da Aiton Bordatik eta, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.
Udaletik musika herrikoia maite duen eta Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiez gozatu nahi duen oro animatu nahi da, giro atsegina sortzen baita.
Hamargarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira:
Aita Semeak
Baratze bat
Atarratzeko gazteluko kantua
Galerianoren kanta
Ilun ikarak
Trapu zaharrak
Kattalin
Marinelaren bakardadea
Ziru ziru zira
Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskuratu daitezke.