2010ean berritu zen Markesane parkea. Berritze-lan horiek burutzeko, urteetan bertan egon den aingura kendu egin zen. Aingura kendu, bai, baina ez zen itsasora bota. Udalak gordeta dauka, non jarri erabaki bitartean. Aukera guztiak zabalik daude. Zuri ere kokaleku egokirik bururatzen bazaizu, egin hemen zure proposamena.
Aingura hori Lezok portuarekin betidanik izan duen harremanaren lekuko da. Hori horrela, aingurari dagokion lekua eman nahi diogu, lezoarrek eta kanpotik datozen bisitariek ikus dezaten.
Jasotako proposamen guztiak aztertu eta udazkenean jarriko dugu egokien irizten den lekuan. Aldez aurretik, mila esker ekarpenengatik.