2010ean berritu zen Markesane parkea. Berritze-lanak burutzeko, urteetan bertan egon den aingura kendu egin zen eta udalaren almazenetan egon da gordeta, kokagune berria erabaki arte.
Aingura Lezok portuarekin betidanik izan duen harremanaren lekuko da, eta udalak guztien bistara jarri nahi du. Dagokion lekua zehazteko, herritarren iritziak jaso dira udalaren webgunean bertan eta, gehiengoak horrela eskatuta, berriz ere, Markesaneko parkean bertan jarriko da.
Udalak bere baliabide propioak erabiliko ditu aingura parkean jartzeko. Udaberriko eguraldi ederrekin batera itzuliko da aingura parkera.