Hirigintza plana onartua

Ar, 2012-01-10 14:34

Pasa den abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Lezoko hirigintza plana eta horrekin amaitutzat eman da azken urte hauetako tramitazio luzea. Hirigintza plana guztiz onartua dago.
 
Gantxurizketako triangelua bezala ezaguna den eremuan, hala ere, ez dira arau berriak indarrean sartuko. Bertan, arau zaharrek jarraituko dute indarrean, Aldundiak ez baitzituen eremu honetako arau berriak onartu. Gaiak auzitan jarraitzen du eta bi erakundeek egoera konponbidean jartzeko borondatea azaldu dute orain arte izandako bileretan.

Honenbestez, legegintzaldi honetan hirigintza planean jasotakoak martxan jartzea tokatzen dela.

Arloa edo saila