Pasa den astean, martxoaren 28an, ohiko plenoa egin zen Lezon.
Bertan aurkeztu ziren mozioetatik hiru baino ez ziren atzera bota: PSOEk aurkezturiko bakea, elkarbizitza eta normailizazioari buruzkoa, eta atez ateko bilketa-sistemari buruzkoak ez eta EAJk aurkezturiko zabor bilketari buruzkoa ere ez.
Plenora Lezo Zero Zaborreko partaideak ere agertu ziren eta hitza hartu zuten hiru alderdiko zinegotziak mahai-inguru batera gonbidatu zituzten, hondakinen gaiaren inguruan bakoitzak bere iritzia eman dezan. EAJk eta PSOEk pentsatuko zutela erantzun zuten eta Bildukoak prest agertu ziren eta ideia ona iruditu zitzaien.