Diru-laguntzak baserritarrentzat

Or, 2012-04-27 13:12

Udal ordezkariek hainbat bilera egin dute aurten aurrekontuen inguruan. Herritarrekin, merkatariekin, kultura elkarteekin, eta aste honetan, baserritarrekin.Jakina denez, aurrekontuak doitu beharra izan du udalak aurtengo urtean, eta horrek, arlo desberdinei eraginen die.

Aurtengo aurrekontua

Astelehenean, apirilak 23, Lezoko baserritarrekin bilera egin zuten udal ordezkariek. Azken urteetan, udalak belar-metak egiteko diru-laguntzak ematen dizkie baserritarrei. Hain zuzen ere, lan horren kostuen %50 hartzen du bere gain udalak.

Iaz, 12.000 euroko aurrekontua egon zen aurreikusia laguntza horietarako, baina espero baino zerbait gehiago gastatu zen. Aurten 10.000 euroko aurrekontua dago eta, kontrol zehatzago bati esker, aurreikusten da diru hori nahikoa izango dela baserritarren gastuaren erdia kubritzeko.

 

 

Arloa edo saila