Taberna eta jatetxeen terrazak arautzeko asmoarekin ordenantza bat egingo du udalak.
Ordenantzaren hasierako zirriborroa egina dago. Terrazak, mahai-multzoak eta haiei lotutako instalazioak jartzeko araubide tekniko eta juridikoak zehazten dira bertan.
Orain, maiatzaren 30a bitarte, ostalariek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute eta ekarpen horiek jaso ondoren osatuko da azken testua.
Puntu aipagarriak
Orokorrean interes publikoa babestu nahi du udalak ordenantza horrekin. Hori horrela, mahai eta aulkiek ezin izango dute trabarik egin inguruko eraikinen sarbideetan eta jendea bildu ohi den lokalen larrialdi-irteeretan, ezta oinezkoei eragozpenik eragin ere.
Nahi izanez gero, hemen duzu ordenantza osoa eta bere zehaztapenak.