Maiatzaren 31ean, plenoa 19:30ean

Ar, 2012-05-29 16:16

Ostegunean, maiatzak 31a, Lezoko Udaleko ohiko plenoa izango da, 19:30ean.

Plenoko gai-ordena hauxe izango da:

  1. Urtarrilaren 26ko eta martxoaren 28ko osoko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Diktamena, A.O.U 38 BITTORI eremuko Plan Bereziaren behin betiko onarpenerako.
  3. Diktamena, Uraren kudeaketa arautzeko udal ordenantza onartzeko.
  4. Diktamena, bide publikoan edo erabilera publikoko eremuetan terrazak eta mahai-multzoak jartzea arautzeko udal ordenantza onartzeko.
  5. Diktamena, salmenta ibiltaria arautzeko udal ordenantza onartzeko.
  6. Diktamena, Lezoko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendua arautzeko Udal Ordenantza onartzeko.
  7. Diktamena, gazte lokalak arautzeko udal ordenantza.
  8. Diktamena, 2012ko Ordenantza Fiskalen aldaketa (kultura) onartzeko.
  9. Diktamena, 2012ko Ordenantza Fiskalen aldaketa (zerbitzuak) onartzeko.
  10. Proposamena, 2011eko Udal Kontu Orokorra behin betiko onartzeko.
  11. Kontu ematea, alkateak habilitazioz egindako aurrekontu aldaketarena.
  12. Mozioa, Nafarroako konkistaren 500. urtemugari buruz.
  13. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  14. Galde-eskeak.

 

Arloa edo saila