Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuko Aldaketa Puntualari haserako onarpena ematea erabaki du Osoko Bilkurak 2012/07/26an (2012HO310001)
Aldaketa Puntual horren dokumentua idatzi dute udal teknikariek Lezoko udalaren aginduz.
2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren 85, 90, 102 eta hurrengo artikuluetan jasotakoa kontuan hartuz.
AKORDIOA:
BAT: Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuari dagokion Aldaketa Puntualari, herritarren partaidetzarako ondorengo egitaraua onartzea:
- Batzorde Irekiak dokumentuaren azalpen publikoa gauzatzeko
- Web orrialdean dokumentuaren edukia argitaratzea
- Udal Aldizkaria
- Dokumentuaren erakusteka publikoa eraikin ofizialetan eta toki publikoetan.
BI: Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuari dagokion Aldaketa Puntualari hasierako onarpena ematea eta arloka eskumenak dituzten herri administrazioen akordio hau jakinaraztea.
HIRU: Espedientea informazio publikorako ipintzea Udal honetako Hirigintza, obra eta zerbitzuetako departamentuan hilabete batez, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denaren biharamunetik hasita kontaturik, nahi duen edonork aztertu ahal izan dezan eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan
LAU: Horren iragarkia herrialdeko zabalkunde handieneko egunkarietan argitaratzea.
BOST: Aurrerakinaren ale bat Lezorekin mugakide diren udalerrietara igortzea, hau da, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Hondarribia eta Irungo udaletara.