Arlo ezberdinetako 4 ordenantza onartu dira jendaurrean egon ondoren.
Onartu diren ordenantzak hauek dira:
- - Uraren kudeaketa arautzen duen ordenantza. (Ikusi ordenantza)
- - Salmenta ibiltaria edo azoka txikia arautzeko udal ordenantza. (Ikusi ordenantza)
- - Gazte lokalak arautzeko udal ordenantza. (Ikusi ordenantza)
- - Bide publikoan edo erabilera publikoko eremuetan terrazak eta mahai multzoak jartzea arautzeko udal ordenantza. (Ikusi ordenantza)
Oraindik onartu gabe dagoen bostgarren ordenantza bat ere bada, Lezoko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendua arautzeko udal ordenantza, hain zuzen. Ordenantza hau oraindik osatzear dago eta hori dela eta, oraindik ez da onartua izan.
Onartutako lau ordenantzek aldaketa txiki batzuk baino ez dituzte izan jendaurrean egon ondoren. Formari dagozkion aldaketak minimoak izan dira, hau da, irakurketa eta ulermena errazteko aldaketak.
Arloa edo saila