Udalbatzarrak, azaroaren 29an egindako ohizko bilkuran, hasiera batez onartu zuen hiri hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza.
Ordenantza honetan hainbat termino eta prozesu zehazten dira: etxez etxeko bilketa, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, bilketa berezia eta hondakinen gelak besteak beste.
Ordenantza guztia ikusi nahi izanez gero, lotura honetan deskarga dezakezu. Bestela, hirigintzako bulegoetan (Alondegia, Gurutze Santuaren Plaza), ere aztergai dago.
Erreklamazioak aurkezteko epea, abenduaren 13tik urtarrilaren 18ra bitartekoa izango da. Interesdunak, Udaletxeko Erregistro Nagusira gerturatu daitezke astelehenetik ostiralera goizeko 8:00tik 13:30ra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da ordenantza, beste erabakirik hartu gabe.
Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi.