2013. urteari dagokion ura, zaborra, estolderia, musika eskola eta kiroleko tasen salbuespena eskatzeko epea irekita dago urtarrilaren 20a arte.
Horretarako, eskaera udaletxeko informazio bulegoan egin behar da, ondorengo agiriak aurkeztuz:
1. Bizikidetza ziurtagiria
2. Soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien sarreren egiaztagiria.
Diru sarrerak justifikatzeko ondorengoa aurkeztu behar da:
- Azken errenta aitopenaren kopia konpultsatua, eta aitropena egiteaz salbuetsita egonez gero, dagokien diru sarreren ziurtagirien fotokopia konpultsatua.