Santakrutzetan jarri ahal izateko idatzizko eskaera aurkeztu behar da abuztuaren 23a baino lehen
Santakrutz jaietan atrakzioak instalatzeko eta salmenta postuak jartzeko Lezoko Udalak baimenak emateko arauetan finkatua duenez, baimen administratiboak eskuratzea behar beharrezkoa da. Horretarako, idatzizko eskaera egin beharra dago abuztuaren 23a baino lehenago. Eskaera Udaleko Erregistroaren Bulegoan egin behar da goizeko 8:30etatik 13:30etara.
Baimena eskuratu ahal izateko agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Eskatzailearen Nortasun Agiria.
- Okupatu beharreko eremuaren metro koadroak zehaztu behar dira.
- Udal teknikariek interesatu bakoitzari zehaztutako dokumentazioa.
Jarrain dituzuen esteketan irakur ditzakezue salmenta postuak jartzeko zein atrakzioak instalatzeko arauak.