Eskaerak entregatzeko azkeneko eguna urriaren 9a da
Lezoko Udalak Famili Esku-hartzearen zerbitzu desberdinak gauzatuko dituzten profesionalak kontratatzeko baldintza tekniko eta administratiboen agiria plazaratu du, kontratazioa zuzentzeko baldintzak (teknikoak) finkatzeko helburuarekin.
Kontratuaren iraunaldia bi urtekoa izango da –bi aldeek nahi badute beste urte betez luza daiteke–, eta eskaerak entregatzeko epea urriaren 9an, asteazkena, amaituko da –korreoz ere bidal daiteke, beti ere egun horretan erregistratu dela frogatuz–.
Kontratuan zehazten diren zerbitzuak gauzatzeko taldean psikologian lizentziatutako langileak, familia hezitzailea (bat edo batzuk) eta psikomotrizista bat ezinbestekoak dira. Era berean, koordinatzailea edo taldearen arduraduna izendatzea eskatzen da.
Famili Esku-hartze programa Lezoko familiei zuzentzen zaie, hain zuzen, babes-gabezia egoera arinean edo ertainean gelditzeko arriskuan dauden pertsonak dituzten familiei.
Zerbitzuak ekintza terapeutikoak edo/eta heziketakoak garatuko ditu helburu hauekin:
- Guraso edo legezko tutoreei tarte bat eskaini, beren kargura dituzten adingabeen oinarrizko beharrez ezagutza handiagoa eta hurbilketa enpatikoa ahalbidetzeko.
- Familia dinamikaren barruan, adingabeei testu-inguru seguruagoa eskainiko dien aldaketak bideratzea.
- Haur edota nerabe hauen gurasoak edo legezko tutoreak bere seme-alaben egonezinaren erruaren zati bat izan dezaketela ohartaraztea.
- Gurasoak edo legezko tutoreak jarraibide hezitzaile egokiak izan ditzaten sustatzea.
- Egoera hori bizi izan duten haur eta nerabeei esperientzi traumatiko hori egituratzen laguntzea.
- Haurrei edota nerabeei beste erabateko portaerak eta harreman sanoak badaudela ikustaraztea, eta horiek eguneroko bizitzan integratzea.
Eskura dauzkazue administrazio baldintzak eta baldintza teknikoak. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan ere eskura ditzakezue.