Ezohiko eta premiazko osoko bilkuran lau puntuko mozioa onartu zuten EH Bilduko sei zinegotzik
Atzo arratsaldean Ezohiko eta Premiazko udalbatza izan zen. EH Bilduk Herrira plataformaren aurkako polizia operazio salatzeko mozioa aurkeztu zuen bertan –aurrez deialdiaren urgentzia berretsi zen–, eta udalbatzan parte hartu zuten EH Bilduko sei zinegotziek aldeko botoa eman zuten.
Mozioak lau puntu hauek jasotzen ditu:
- Lezoko Udalak Herriraren kontra burutu den operazio poliziala eta atxiloketak herri honen gehiengoari eta konponbide prozesuari egiten zaizkion eraso gisa ulertzen dituela azaldu nahi du.
- Lezoko Udalak Herriraren kriminalizazioa helburu izan dezaketen ekimenak bertan behera utzi eta atxilotutakoen berehalako askatasuna eskatzen du.
- Lezoko Udalak euskal presoen euskal herriratzea eta bere eskubide guztien aldarrikapena bere egiten du, giza eskubide guztien errespetuaren alde dagoen bezalaxe. Norabide horretan larunbat honetarako deituta dagoen manifestazio nazionalarekin bat egiten dugu.
- Presoen eskubideen errespetuaz gain, gatazka politiko eta armatuaren parte diren gobernu, alderdi eta eragile guztiei prozesuari etengabeko ekarpena egin eta jarrera eraikitzearen bitartez laguntzea eskatu nahi diogu.
Hemen mozio osoa.
Arloa edo saila