Ainhoa Zabaloalkatea bertan parte hartzen ari da
Bakearen aldeko Alkateen Konferentzia ospatzen ari da Donostian. Gaur eta bihar artean, gatazkan bizi diren herrietako alkateak eta gatazka gainditu dutenetakoak elkartuko dira Gipuzkoako hiriburuan. Eta tartean, Ainhoa Zabalo alkatea parte hartzen ari da Lezoko Udalaren izenean.
“Bakea tokian-tokian eraikitzen” izena eman dioten Bake Konferentzian mundu osoko alkateak ari dira parte hartzen; besteak beste, Hego Afrikatik, Amerikako Estatu Batuetatik, Argentinatik, El Salvadorretik, Palestinak edota Mendebaldeko Saharatik etorritakoak. Konferentziaren helburua esperientziak jasotzea da, eta ikasi edo ikusitakoa praktikan jartzea Euskal Herriko bake eta normalizazio prozesuan erabili ahal izateko.
Ainhoa ZabaloLezoko alkatearen iritziz, halako ekimenak “oso beharrezkoak eta baliagarriak dira bake prozesuan aurrera egin nahi badugu. Guztiok daukagu eskaintzeko zer edo zer, baina batez ere ikasteko asko daukagu. Etorkizunerako erronka izango da hemen ikasitakoa praktikan jartzea eta ahalik eta atzera pausorik bake prozesura eragile gehien inguratzea”.
Alkateen Nazioarteko Konferentziaren egitarau osoa hemen ikus dezakezue.