Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko epea azaroaren 17an amaitzen da
Lezoko Udalak taxi zerbitzuaren Ordenantza publiko egin du, eta erreklamazio edota iradokizunak egiteko epea zabalik dagoela jakinarazten du.
Ordenantza Hirigintzan (Alondegia, Guretze Santuaren plaza 3) edo web gunean dago ikusgai. Aztertzeko, eta hala badagokio, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko epea azaroaren 17an amaitzen da. Biak ala biak Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30etara.
Arloa edo saila