Lezoko Udalak bat egiten du azaroaren 25eko aldarrikapenarekin
Gaur, azaroak 25, Emakumearen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Tamalez, XXI. mendean oraindik ere halako aldarrikapenak egitera behartuta baikaude.
Lezoko Udalak ere bat egin nahi du Emakumearen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenarekin, eta genero indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.
Eta gaurko eguneko ospakizunaren harira, genero indarkeriaren biktima izan diren guztiak gogoan izan nahi dituzte Uxue Alberdik idatzi eta Mikel Markezek musikatu zuen Maite ditut denak abestiarekin:
"Emakume zuzenak, okerrak, kirtenak. Moja txintxoak eta zerrama irtenak. Itsusiak, politak, atletak, herrenak; konplize ditut eta maite ditut denak"...