Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren asteartean, hilak 10, Tokiko Gobernu Batzar Ohikoa egiteko deialdia luzatu du Lezoko Udalak. Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Eguneko gai zerrenda puntu hauek osatzen dute:
- Akta onartzea. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.
- Idazkaritza. Lezoko udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak onartzeko 2013ko urtarrilaren 22an Tokiko Gobernui Batzordeak hartutako erabakia bertan behera uzteko proposamena.
- Gizarte Zerbitzuak. Aiton Bordako tabernaren esleipedunak aurkeztutako eskaera onartzeko proposamena.
- Kultura. 2014. Urteko udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko eta esleitzeko proposamena.
- Kirolak. 2013. Urteko aurrekontuarik dagokion Lezoko Kirol Entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntza banatzeko proposamena.
- Alkatetza eta delegatuak. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- Galde-eskeak.
Arloa edo saila