Abenduaren 24an Gurutze Santuaren plazan izango da, 12:30etatik aurrera
Olentzero Lezon izango da abenduaren 24an. Hori dela eta, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskal Herriko ikazkinik ezagunena gure artean izango dela ospatzeko.
Guztien artean, ordea, udalerriko neska-mutilentzat bereziena gutun-ematearena izango da. Izan ere, Olentzerok hitzordua du Lezoko haurrekin eguerdiko 12:30ean Gurutze Santuaren plazan. Ordu horretatik aurrera ikazkina gutunak jasotzen ariko da.
Ez da izango eguneko ekitaldi bakarra. Jarraian, egun horretarako prestatutako egitaraua:
- 10:30. Olentzero: Xabi eta Fenekas etxera ekartzea nahi dut Gurutze Santuaren plazan –Saldisen, eguraldi txarra egiten badu–.
- 12:00. Gabonetako kalejira, “Hator Hator kantatzera” egitasmoa Euskal Herria plazatik abiatuta.
- 12:30. Olentzerori gutun-ematea eta elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan.
- 16:30. Aiton Bordako gabonetako kalejira Tomas Garbizu MEko Trikitixa taldearekin.
- 17:00. “Ni ere Tanta naiz, U-11ean Bilbora joango naiz” elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan.
- 18:00. Enkartelada Gurutze Santuaren plazan.
- 18:15. Katekesiaren Gabonetako kalejira Munttar Txistulari Taldearekin goiko elizatik abiatuta.
- 18:30. Olentzero San Pedro auzotik abiatuta.
Arloa edo saila