Ainhoa Zabaloalkatea herritarrekin bilduko da edozein zalantza argitzera
Azkeneko asteetan aurreratu bezala, Ainhoa Zabalo alkatea lezoarrekin elkartuko da datorren larunbatean, otsailaren 8an 2014 urterako Udalak onartu dituen aurrekontuen inguruko zalantzak argitzera. Zita udaletxeko pleno aretoan izango da, goizeko 10:00etan.
Aurrez, ordea, asistentzia konfirmatzeko izena eman beharra dago 943 529886 telefono zenbakian edo lezo@udal.gipuzkoa.net posta elektronikora idatziz.
Izena emateko azkeneko eguna asteazkena da, otsailaren 5a.
Arloa edo saila