Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 10a da
Lezoko Udalak herri mantenuko pintaketa lanak egiteko bi margolari kontratatuko ditu. Bost hilabeterako bi kontratu eskaintzen dira; lehenengo mailako eta hirugarren mailako ofizial gisa. Lanaldia astelehenetik ostiralera da, 7:15etatik 14:15etara.
Izena emateko epea otsailaren 10ean amaitzen da, eguerdiko 14:00etan, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenteriako Olibet kaleko 5. zenbakian duen bulegoan egin behar da 9:00ak eta 14:00ak bitartean. Interesatuek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte:
- Langabezian egotea izen-ematea egiteko momentuan.
- Lanbiden alta emanda izatea.
- Hamabi hilabeteko lan eskarmentua izatea lanpostu berean, edo-eta formazio arautua edo okupazionala izatea.
- Lezon erronldatua egotea.
Era berean, baloratuko da:
- Euskaraz hitz egiten jakitea.
- B karneta izatea.
- Emakume izatea.
Arloa edo saila