Udalak osatu behar du eta eskaerak egiteko epea otsailaren 21ean amaitzen da
Lezoko Udalak Zuzenbidean lizentziadunen lan-poltsa osatu behar du. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak astelehenean publikatuko ditu oinarriak eta eskaera inprimakiak, baina dagoeneko kontsulta daitezke Udalaren webgunean.
Eskaerak bihartik aurrera aurkez daitezke Udaleko Informazio Bulegoan, 8:00etatik 13:30etara. Epea otsailaren 21ean amaitzen da.
Arloa edo saila