Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 19a da
Lezoko Udalak hiru lorezain eta bi igeltsero kontratatuko ditu. Bost hilabete eta erdirako kontratuak eskaintzen dira, kasu guztietan hirugarren mailako ofizial gisa. Lanaldia astelehenetik ostiralera da, 7:00etatik 14:30etara.
Lorazainen kasuan, mantenuko lorezaintza lanak egiteko, batez ere parkeak eta lorategiak hobetu eta zaintzeko. Igeltseroen kasuan, berriz, kale eta eraikin publikoetan mantenuko lanak egiteko.
Izena emateko epea otsailaren 19an amaitzen da, eguerdiko 14:00etan, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenteriako Olibet kaleko 5. zenbakian duen bulegoan egin behar da 9:00ak eta 14:00ak bitartean. Interesatuek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte:
- Langabezian egotea izen-ematea egiteko momentuan.
- Lanbiden alta emanda izatea.
- Hamabi hilabeteko lan eskarmentua izatea lanpostu berean, edo-eta formazio arautua edo okupazionala izatea.
- Lezon erroldatua egotea.
Era berean, baloratuko da:
- Euskaraz hitz egiten jakitea.
- B gida-baimena izatea.
- Emakume izatea.