Akats administratibo bat tarteko, eskaerak egiteko epea astebete luzatu da, otsailaren 28ra arte
Lezoko Udalak Zuzenbidean lizentziadunen lan-poltsa osatzeko epea astebete luzatu da, otsailaren 21etik 28ra.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarrietan akats bat dago, bertan aipatzen baita eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izango dela deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
Iragarkia gaur argitaratuko da berriro: bertan kontsulta daitezke oinarriak eta eskaera inprimakiak jaso, Udaleko webgunean bezalaxe.
Eskaerak Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira, 8:00etatik 13:30etara. Aurkezteko epe berria otsailaren 28ean amaitzen da.