Martin Garitanoren eskertza

Az, 2014-03-12 08:27

Foru Aldundiak jasotako ekarpenak aztertu eta bidera ditzakeen guztiak bideratzeko konpromisoa hartu du

Pasa den otsailaren 20an Martin Garitano diputatu nagusiak Lezora egindako bisitaren harira, Foru Aldundiak mezu hau zabaldu nahi du lezoarren artean: 

“Jaizkibelen magalean dagoen Lezo herrira bisita egin genuen Foru Aldundiko ordezkaritza batek, Martin Garitano diputatu nagusia buruan. Kostaldeko irteerarik ez duen arren, Pasaiako Portuko talaia da Lezo, eta azpiegitura horrek asko markatzen du herriaren bizimodua.

Bertako udal ordezkariek eta herritarrek harrera beroa egin ziguten, eta herriak dituen argilunak erakutsi zikiguten Martin Garitanori eta bere gobernuko zenbait ordezkarioi. Ilunak: herriak jasaten duen trafiko handiak oinezkoei sortzen dizkieten arazoak eta bere ekonomiaren bizkarrezurra den industria-gune bateko enpresarien eta langileen kezkak. Argiak: oztopoak oztopo egindako lanaren emaitzak, esfortzu handiz eginak eta harro egoteko modukoak.

Foru Aldundiko kideok ekarpen guztiak jaso genituen, eta bidera dezakegun guztia bideratzeko konpromisoa hartu dugu. Dena dela, batez ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu erakutsitako interesarengatik”.

Bisitaren bideoa

)

Arloa edo saila